XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asuna, gizonarekin batera betidanik agertzen den, propietate asko dituen landarea da, ez medizinalak bakarrik, alimentizioak ere bai, berdura bikain bezala.

Egosita jatea gomendatzen da, egosteko erabili den ura aprobetxatuz, edo zopan, batu eta hamabi ordutara.

Medizinarako bertute askoren artean, aipagarria da diuretiko bezala duen erabilpena, gernuaren produkzioa asko gehitzen bait du, honela odola garbituz.

Asunak elikadura bikaina dira hesiko hegaztientzako, urdai-sekrezioen estimulantea den substantzia bait dute.

LORANTAZEOAK Lorantazeoen barruan izaki desberdinetan garatzen diren 1300 landare parasito espezie daude, hosto berdedunak, 35 bat generotan banaturik, askotan ez oso espezifikoak.

Izakietara organu zupatzaileen bitartez lotzen dira.

Tropikoetako baso inguruetan ugari agertu eta lurralde epeletara joaten dira.

Euskal Herrian dagoen familia honetako espezie bakarra mihura da, Viscum album, oso erabilia gabon apaingarri bezala.

Zenbait arboletan, batez ere fruitudun eta makaletan, talde biribilak osatuz garatzen da, eta oso erraza da identifikatzeko.

Mihurak bizitzeko modu erraza bilatu du, gutxiengo esfortzuaren legea jarraituz.

Horretarako nahikoa zaio bere organu zupatzaileak arbolaren konduktuetaraino sartzea, eta bertatik sabia atera, ondoren lantzeko, bere hostoek duten klorofilarekin fotosintesia egin dezaketelako.

Hau dela eta, espezie oso efizientea da, parekorik gabea.

Gainera espezie oso kolonizatzailea da, horretarako estratejia konbinatuak erabiltzen dituelarik.

Bere loreak, txikiak, haizeak polinizatu behar ditu, eta horregatik, ernaltzea ziurtatuko duen polen kopuru haundia egiteko baino ez diren ar-landareak daude.

Ernaltze hau burutu ondoren, mihuraren oin emeak, txorientzako, batez ere zozar eta zozoentzako, oso erakargarriak diren fruitutxo zuri eta likinekin estaltzen dira, eta txori hauek jan edo piku eta hanketan eramaten dituzte, horrela haziak utziz geratzen diren abarretan.

Hazia germinatzen denean, azalean sartzen den zupatzailea egiten du, eta aldi berean zurean sartzeko sustraitxoak.

Mihuraren abarrak, ikusgarriak fruituz estaltzen direnean, etxe askotan gabonetako apaingarri bezala erabiltzen dira.

Mihura beneratua izan da aintzinatik.

Aintzinako galoen magoak ziren druidek, zeremonia purifikatzaile ugari egiten zituzten batzeko, batez ere haritz eta arteetan agertzen zenean, heurentzako arbola sakratuak bait ziren.

ARISTOLOKIAZEOAK Aristolokiazeoak ongi definituriko familia da, 625 espeziekin, belar eta zuhaiska genero gutxitan banatuak, Eurasia eta Amerika tropikal eta epeleko baso eta sasietan zehar.

Australian ez dira agertzen.

Zenbait espezie apaingarri bezala kultibatzen dira, lore eta hostoen itxura bitxiarengatik, askotan ikusgarriak diren narrioz (bariegatuak).

Hosto osoko landareak dira, nerbio palmatuekin eta txandakakoak, estipularik gabeak.

Loreak hermafroditak dira, bakarrak edo talde txikietan elkartuak, erregularrak edo irregularrak diren hostoen galtzarbeetan.

Aristolokiek lore irregularrak dituzte, oinarrian haunditutako eta ezpain luze baten bukatzen den hodian jarraitzen duen bildukin batekin (periantio).

Bere barnean, kolumnarra den estiloari soldaturiko sei lorezil ikusten dira, ginostegio deituriko estruktura osatuz.

Obario azpikoa da, gainontzeko atalen nibelpean kokatua, eta heltzen denean hazi ugari duen fruitua ematen du.